domingo, 23 de junio de 2013

La buena vida

Loft-a, bizitzeko espazio modernoaren eredutzat jotzen bada ere, izatez, The Factory ez zen etxebizitza (Andy Warhol ez zen han bizi) lan eta aisi lekua baizik.

Europako komunak bezala, ordea, bizitzeko era bat irudikatzen du, familia eta banakotasuna ukatzen duena. Europan Marx eta Freuden teoriekin bat egiten zutena, elkartasunean bizitzeko leku merkeak bilatzen zuten, eta horretarako hutsik zeuden lantegi eta biltegiak oso aproposak ziren. Warhol eta Linichek ez zuten teoria horiekin bat egiten, erabat kapitalismo aldekoa baitziren, baina familia eta banakotasunaren ordez ere, taldea goraipatzen dute.

Kokalekua New York-eko eremu industrial deprimitua zen garai horretan, gero modakoa bihurtu bazen ere, hara bizitzen joan ziren artisten influentziagatik.

Fenomeno hori hainbat lekutan gertatu da ere, Europan: Amsterdam-eko itxasontzi-etxeak, Berlin-go Kreuzberg,...

Hau kapitalismoak kontrakultura fagozitatzeko daukan abileziaren isla da.


0 comentarios:

Publicar un comentario