martes, 25 de junio de 2013

Burdinezko itsasadarra /// Iñaki Uriarte



Duela bi aste, ibaizabal-etik, Bilbotik Santurtzira itsasontzian bidaia egiteko aukera izan nuen. Ez zen edonolako bidaia izan, Harribola portugaleteko kultur elkarte batek antolatutako bidaia zen.

Itsasadarra zeharkatzen gindoazen bitartean Iñaki Uriarte arkitektoak, bi aldeetako ondarearen historia eta ezaugarriak azaldu zizkigun.

Interesgarria iruditu zitzaidan batez ere, topografiaren ondoriozko ezkerraldea eta eskumaldearen ezberdintasunak. Beti lotu izan ditugu klase sozialen diferentzia hutsari alde baten eta bestean zeuden eraikin motak.

Harrigarria iruditu zitzaidan ere, berak esan zuen moduan, agintariek herriaren onespenarekin "Sefanitro" bezalako fabrika guztiz botatzea, kutsakorra dela argudiatuta. Eta orain hor espekulatzaileen esku etxebizitzak egiteko? Ez al zen hobea auzoarentzat horrelako ondare historikoa mantendu eta beste erabilpen bat ematea? Tamalgarria benetan.




Eta zertarako aldatu dituzte berezkoak ziren, eta jada historikoak ere esan dezakegu (ez donostiakoak bezain historikoak), hesiak, zuriak, burdinezkoak, bai, batzutan oxidatuak ere egondako hoiek. Ba dirudi orain aluminioa hobea dela ondarea mantentzea baino.

Hau aipatuta ez dut, Isozakiren dorreez, Pelli-ren Iberdrolako dorreaz, Zubiarte Zentro Komertzilaz, San Mames berriaz... hitz egingo. Zenbat hobeto zegoen itsaadarraren bidaiaren faro gisa arkua.



Green Roofs

Martxoan Daniel Roehr, arkitekto paisajistak emandako hitzaldian, "Green Roofs" edo euskaratuta estalki berdeak, eta hauen ezaugarriez eta ekar ditzaketen onurez hitz egin zuen.

Harrigarria da nola, estalkian lur zati bat jarrita zenbat funtzio bete dezakeen.





Bere hitzetan, honek esaterako asfaltoak lur eremuari kendu dion lekuagatik, honek ura xurgatzeko ahalmena kendu diolarik, estalki hauek funtzio antzekoa betetzeko egokiak dira.

Honetaz gain, isolamendu termiko gisa ere erabilia dela esan zuen, bai eraikinaren eta globalean hiriaren  tenperatura jaisteko balio duelako.

Denok dakigunez, landareek CO2 xurgatzen dute egunean zehar, eta horregatik hirietako CO2 mailak jaisteko ere baliagarria da.

Eta nola ez funtzio arkitektoniko zuzena ere badauka, estalkia babestea.

Argi dago onurak ekar ditzazuela horrelako eraikuntza motak, eta ekologikoagoa dela esaten dutenean, agian egia da, baina nik ez nuke baso bat kenduko "Green Roof" delako estalki bat jartzearren. Niretzat ekologia haratago doa. Zergatik ez gara bertako materialak erabiltzera pixkat  ohitzen?




lunes, 24 de junio de 2013

Especies de espacios /// Georges Perec

Zer da espazioa?




Espazioa oso zentzu zabala daukan hitza da, eta hau azaltzen sahiatzen da liburu honetan. Oso hitz handia izanik azalpenaren konplejitate bera aurkitzen da liburuan. Itxia, zabala, txikia, handia, bizitzeko eremua, edota beste mila ezaugarri edo erabilpen izan ditzake espazio bakoitzak.

Argi ateratzen dudan gauza bakarra, nik espazioaren inguruan neukan edozein uste, momentu batean apurtu eta hauek eraldatu ditudala, baina gainera ez da horrela geratuko den kontzeptu soil bat, leku berriak ezagutzen ditudan momenturo aldatuko den kontzeptua da seguro.

Esan nezake orain Madrileko bidaian ikusitako plaza de la cebada-k beste espazio kontzeptu bat ikustea ahalbidetu didala, ez dakit igual mugikorragoa edo partehartzaileagoa, agian sozialistagoa?

 Ba al dago ezkertiarra edo eskuinekoa den espaziorik?




Trinitate plaza /// Elkarrizketa eta lekuaren analisia

Trinitate plazako proiektuari ekiteko, bertara joan ginen gehiago aztertzeko.

Nahiz eta plazan bi-hiru bider lehenago egon garen, zehazki ez dugu inoiz aztertu, eta beharrak identifikatzeko asmotan hurbildu gara.

Plazan gazte bati, agure bati eta elkarte bateko pertsona bati elkarrizketatu ondoren ondorio batzuk atera nituen.
   1- Euria egiten duenean, eta Euskal Herrian maiz, ez dago aterperako lekurik
   2- Gauean ez dago argiztapenik
   3- Zaborrontzi gutxi dago zonaldetik

Nire proiekturako batez ere lehenengo puntua jorratuko dut eta horretaz gain udan itzala emateko zerbait planteatzeko autua hartu dut.