Nik planteatzen dudan, irakasleentzako Arkitektura fakultate ondoko partzelako, etxebizitzak, iragankorra izan behar du. Hau da, beharragatik hor jarri, eta beharra ez dagoenean erraz kendu edo beste leku batera eramatea ahalbidetuko duena.
Horretarako, nik planteatzen dudan metodoa, portuko edukiontziak etxebizitza bihurtu eta bizitzeko egokitzea dira. Berez ez duten tenperatura egokitzeko material isolatzaileak erabiliz eta kontainerrak beste material batzuez estali.
Erabiliko ditudan kontainerrak hauek dira:
- 4 x 20' HIGH CUBE kontainerra
- 2 x 40' HIGH CUBE kontainerra
Lehenengoak 6m luzera, 2,5 m zabalera eta 2,9m altuera ditu, eta bigarenak luzera bikoitza 12m.
Altuerari dagokionez, eramangarriak diren kontainer altuenak dira, eta beste arkitekto batzuek erabili izan dituzte mota hauek haien proiektuak egiteko. Esaterako, Bay Side Marina Hotel (Yokohama, Japonia) Yasutaka Yoshimura Architects-ena edo Tsunamiaren ondorioz Onagawa (Japonia) herrian Shigeru Ban
arkitektoak proiektatutako errefuxiatuentzako etxebizitzak.






