domingo, 24 de febrero de 2013

4 Pertsonentzako etxebizitza /// Zierbenan

4 Pertsonentzako etxebizitza hauek Zierbenako "Punta lucero"-ko harrizko amildegi batean dago kokatua. Bakoitzak bere bizitoki propioa du eta denentzat baliagarria den eta handiagoa den egongela eta sukaldearen nukleoa. Tokiaren berezitasunagatik, Harria zulatuz lortu egiten dugu modulo hauek sartu eta finkatzea.



miércoles, 20 de febrero de 2013

WADI RUM DESERT RESORT /// Oppenheim Architecture + Design




Hemen, non basamortuko area harriarekin fusionatzen den tokian, oportunitate bat ikusten dute gizakiaren eta naturaren arteko loturaren diseinu bat egiteko. Arkitektura aldi berean erosoa eta indartsua da, informala baina dotorea. Eraikitako formak, naturarekin pixkanaka urtzen da, luxuzko bizitokia bilakatuz. Forma sinpleek eta naturaren baliabideen erabilpen egokiak, proiektu sentsual eta sentikorra egiten dute.


Wadi rum-en harrietan sartuko den arkitekturak, plater perfektu baten beste osagai bat besterik ez du izan nahi. Kontzeptuaren hasiera puntua kokalekuaren historia tektonikoak eta geologikoak osatzen dute. Dauden failak eta pitzadura naturalak erabiliz eta haietan sartuz, naturarekin eta topografiarekin dotoreki nahastu egiten da. Bizitokiak paisaian uzkurtuta sartzen dira. Sinpletasuna eta funtzionalitatea proiektuaren berezko ezaugarria da.

miércoles, 6 de febrero de 2013

4 pertsonentzako etxebizitza minimoa /// Lekua eta pertsonak

Nik aukeratutako lekua, Zierbena herrian kokatzen da. Eta herriaren udaletxea dagoen auzotik “La arena” hondartzara joateko bidean dago. “Punta lucero” dauka izena leku honek. Harrizko hondartza txiki baten ondoan dago nik aukeratutako txokoa. Harrizko horma handi baten magalean. Marea honaino batzutan heldu ohi da, horregatik kontutan hartzeko faktore bat izango da. Eta txokoraino heltzeko eskailerak ere faktore garrantzitsua izango dira nire proiektuan.



Proiekturako pertsonek behar dutena oso garrantzia handikoa da hau definitzeko.

Endika:  19 urte
             Historia Ikaslea
             Irakurtzea du gustuko, horregatik liburuak eta hauek gordetzeko lekuaren beharra dauka.


Aitor:   24 urte
           Soroslea
           Barazkiak asko gustoko ditu, eta bere baratza propioa eukitzea du behar nagusia.


Iker:  19 urte
         Euskal Filologia ikaslea
         Mobilaren oso urun ezin da egon, whatsapp eta twitter bere bizitzaren parte dira. Horretarako
         entxufeak eta internet behar du.


Lohitzune:  26 urte
                 Erizaina
                 Poltsoa du ia behar nagusitzat. Armairu handi bat behar du hauek eta bere arropa gordetzeko.


Denen beharrak:   Denek behar dute bizitokia. Hor sartzen da gure proiektuaren funtsa. Jateko beharra
                           Aitor-ek behar duen baratzarekin ase dezakete. Komuna bizitokiaren barnean sartzen den
                           beste behar garrantzitsu bat da. Janaria sukaldatzeko, bizitokian ere kokatuko dugu
                           sukaldea. Denek beren gela independentea behar dute. Azken finean, bakoitza nahiz eta
                           lagunak izan ezberdinak direlako eta beren berezitasunak dituztelako.




















viernes, 1 de febrero de 2013

Dikotomia /// Hotza - Beroa


Hotza eta beroaren artean zer dagoen esatea ez da gauza erraza. Bakoitzak bere sentzazioen arabera dauka beroa edo hotza. Pertsona orok ez dugu hotza tenperatura gradu baten dagoela esaten, nahiz eta "0ºC ez hotza ez beroa izan". Horregatik dikotomia hau irudikatzeko, ia guztiok hotz edo berotzat ditugun koloreekin identifikatzea dela pentsatu dut. Ta bi hauen artean egon daitezkeen graduazioak. Horregatik umeak ginenean egin izan ohi dugun gatz koloreztatuzko bote baten moduan, egin dudan kutxa txiki baten azaleratu dut graduazio hori.